2011/12/02

ABENDUAREN 3A, NAZIOARTEKO EUSKARAREN EGUNA

Gaur euskararen eguna ospatu dugu ikastolan, jaialdi polita izan da. Aretora gure kutxak eraman ditugu eta gure esaera zaharra hauxe izan da. "A zer parea karakola eta barea".
Hemen dituzue jaialdian ateratako argazki batzuk.













2011/12/01

SAN ANDRES AZOKA ETA JAIALDIA

Pasaden asteartean, San Andres eguna ospatu genuen Iturburun, horretarako ikastola apaindu genuen.












Gu dotore-dotore jantzita etorri ginen egun on pasatzeko asmoarekin.









Jaialdia oso ondo atera zen eta gure taldeak "hiru gizon ilustre" abestu zuen.








Jaialdia ikusi ondoren, pintxoak eta edari batzuk hartzeko aukera egon zen, nagusiek hau egiten zuten bitartean gu jolasten egon ginen.





Arrratsaldean jolas gidatuak izan genituen, oso ondo pasatu genuen. Denok parte hartzeko prest!



Sokatira.



Txinga eroatea.



                                       
                            Kaskara bilketa



Egun zoragarria igaro genuen. Gora San Andres!

2011/11/16

GAZTAÑERRE EGUNA

 Astelehenean, aretoan gaztañerre eguna ospatu genuen. Hemen agertzen gara ikastola osoa.



"Erre errekin errekina" kantua abestu genuen 1. ziklokoak.



Ekitaldiari bukaera emateko gelako zuhaitz handia, gaztainaz beteta, paretean itsatsi genuen. Ondoren denok gelara joan ginen gaztainak jatera. Oso goxoak zeuden!




2011/11/08

ERDI-AROA EIBARREN

Joan zen ostiralean, azaroaren 4an, Erdi Aroko gaia ematen ari garela eta Eibarrek garai honetako dituen eraikuntza batzuk ikusi genituen.

Hasteko Isasiko jauregia ikusi genuen.



Ondoren,  Isasitik behera, Astelena pilota lekutik pasa eta Untzagako plazara.





Jarraituz, San Andres elizara joan ginen eta bertan hamaiketakoa egin genuen.




Klaustroa ere ikusi genuen kanpotik bada ere.


Zuloaga margolariaren biografia ere gogoratu genuen.



Gero apaizak elizako ateak ireki zizkigun eta barrura sartu ginen.




Gure ibilbidea jarraituz Azitainerantz gindoazela Urkizuko parkean gelditu ginen.



Ondoren Azitaingo elizara joan ginen eta bertan apaizak azalpenak eman eta guk egindako galderak erantzun zizkigun.




Eguardiko ordu batak ziren  eta gosez geundenez "la Salle"ko dorretxea ikusi ondoren, Azitaingo gune industrialean dagoen frontoira joan ginen. Bertan bazkaldu eta jolasteko aukera izan genuen.




Egunari bukaera emateko, Ego-Gainera itzultzean, Aldatzeko dorretxe aurretik pasa ginen eta gero danok etxera.



2011/10/18

LAPURREKETA


Ikusten duzuen bezalaxe, gure lehenengo lana bizkotxo goxo bat egitea izan zen.





Ondoren, negutegian aritu ginen lurra prestatzen. Oso nekagarria izan zen baina ederto pasatu genuen.





 Hainbeste lan egin ondoren atsedenaldi labur bat izan genuen askaria jateko eta jolasteko.





Kontutxoak esaten eta saskibaloian jolasten.






Kartetan, xakean eta sokarekin jolasten.




Zelaian, futbol partida jokatzen.







Atsedena hartu ondoren berriro lanera, kortako animaliak zaintzera.








Egun luzea baina aberatsa izan zen. Afalorduan eguneko gorabeherak aipatu genituen.






Ederto afaldu ondoren, diskoteka, oso dantzari trebeak gara! 






Gaua ondo igaro genuen. Goizean indarberrituta, baso buelta bat ematera atera ginen.







Ekintza honekin amaitu genuen Lapurreketako irteera, primeran pasatu dugu!