Joan zen ostiralean, azaroaren 4an, Erdi Aroko gaia ematen ari garela eta Eibarrek garai honetako dituen eraikuntza batzuk ikusi genituen.
Hasteko Isasiko jauregia ikusi genuen.
Ondoren, Isasitik behera, Astelena pilota lekutik pasa eta Untzagako plazara.
Jarraituz, San Andres elizara joan ginen eta bertan hamaiketakoa egin genuen.
Klaustroa ere ikusi genuen kanpotik bada ere.
Zuloaga margolariaren biografia ere gogoratu genuen.
Gero apaizak elizako ateak ireki zizkigun eta barrura sartu ginen.
Gure ibilbidea jarraituz Azitainerantz gindoazela Urkizuko parkean gelditu ginen.
Ondoren Azitaingo elizara joan ginen eta bertan apaizak azalpenak eman eta guk egindako galderak erantzun zizkigun.
Eguardiko ordu batak ziren eta gosez geundenez "la Salle"ko dorretxea ikusi ondoren, Azitaingo gune industrialean dagoen frontoira joan ginen. Bertan bazkaldu eta jolasteko aukera izan genuen.
Egunari bukaera emateko, Ego-Gainera itzultzean, Aldatzeko dorretxe aurretik pasa ginen eta gero danok etxera.