2012/02/24

EIBARKO JOKALARIAK ITURBURUN

Atzo, Eibar futbol taldeko jokalariak etorri ziren Iturburura. Mutilen ordezkariak Jon Altuna erdilaria eta Mikel Arruabarrena aurrelaria izan ziren. Neskeen ordezkariak Irati Batiz eta Alaitz Zedane izan ziren.


Prestatutako galderak oso gustora erantzun zizkiguten.





Adi-adi entzun genituen beraien azalpen guztiak.





Bukaeran argazki bat atera genuen jokalariekin. Aupa Eibar!











2012/02/23

JANARI OSASUNTSUA

Gaur janari osasuntsuari buruzko ikastaro bat izan dugu. Oso interesgarria izan da eta asko ikasi dugu.

                                                        Andereñoa azalpenak ematen.



Azalpenak eman ondoren, andereñoak gaiari buruzko galderak egin dizkigu eta guk erantzun egin diogu.



Maiderrek esan digu nola sailkatzen diren janariak beraien propietateak kontutan hartuta, eta multzo bakoitzak zer eskeintzen digu, zertarako balio duen.



Ondoren denda bat jarri digu eta guk bertan janari mota desberdinak  erosi ditugu jatordu osasuntsuak egiteko.



                                                               Dendan erosketak egiten.         



                                                   
                        Erositako janariekin triangelu osasungarria betetzen.




Eta bukaeran saria eman digute asko ikasi dugulako eta denetik jango dugula esan diogulako.Sariarekin batera inkesta bat eman digu etxean gurasoekin batera betetzeko.






MARTITZEN KARNABAL

Herenegun, ikastolan martitzen karnabal ospatu genuen. Etxetik mozorrotuta eta margotuta etorri ginen. Lehenego orduan txinto-txinto lanak egin genituen baina honen ondoren festa!

Hona hemen gure jantzi politekin lanean hasteko prest.





















Lan pixkat egin ondoren aretora joan ginen ihauterietako ekitaldean parte hartzera.





















Aretoan ekitaldiaren zain.





Guk, gure kaskarotak koloreztatuta eta gure mozorroaren lora batzuk eraman genituen aretora ikastolan beti euskaraz aritzen garelako.





Aretoko ekintza bukatu ondoren taldeko argazkia atera genuen, gure taldean denetik zegoen.



Arratsaldean jolasak eta txokalatejana izan genuen. Oso ondo pasatu genuen eta txokalate gureine jan genuen.

                   Gure txanda zintzo-zintzo itxaroten.




Ez pentsa hain erraza denik, oso kontzentratuta egon behar duzu!



















Eguna bukatzeko txokolatea eta bizkotxoak jan genituen. Oso goxoak egon ziren!




                                                  Datorren urtean gehiago!

2012/02/22

2012KO EGUEN ZURI EGUNA

Pasa den ostegunean, kaskarot mozorratuta Eibarrera jeitsi ginen, bertan ikastolan ikasitako dantzak dantzatu genituen eta oso ondo atera zitzaizkigun.







Gelan janzten ari gara guapo-guapo ateratzeko.







Jantzi ondoren taldeko argazki bat atera genuen Iturburuko arkupean.






Untzagako plazan irtetzeko zain.






Desfilean gure jantzi politekin!







   


Dantzari trebeak gara eta oso ondo pasatu genuen.












Dantza egin ondoren bagoaz "Antxoneruntz" pixkat nekatuta baina pozik ondo atera zaigulako.


2012/02/08

ITURBURU EDURTUTA

Gaur goizean, Iturburura igo garenean dena elurtuta ikusi dugu. Elurrarekin jolasteko gogoa izan dugu baina hotzitu egingo ginela eta ez digute utzi. Horren ordez, kanpora atera gara argazki batzuk ateratzera, nagusiak garenean oroitzeko nola elurtzen zen Iturburu.



                                                            
                                                     2.A mailako tximistak





2.mailako guztiok

2012/02/03

PIANO EMANALDIA

Gaur goizen piano emanaldia izan dugu musika gelan, oso polita izan da eta oso ondo pasatu dugu. Piano jotzailea artista bat izan da, eta guk ere parte hartu dugu berak prestatutako ekintzetan.

Erne entzun ditugu emandako azalpen guztiak, eta egin dizkigun galdereei erantzuna eman diegu.



Berak egindako galderei erantzun diegu, ez dira errazak izan baina gu oso adi egon gara.



Pianojotzaile apartekoa izan da, oso trebea eta pieza oso politak eskini dizkigu.






Baita ere musikarekin jolasak egin ditugu, egindako jolas bat hauxe izan da: musikari jarraituz panpin bat bilatu begiak estalita genituela.




Bukatzeko abesti "martxoso bat irakatsi digu eta guk seinuak eginez antzeztu dugu. Primeran pasatu dugu!

Aupa piano jotzailea!





AGENDA 21- MUGIKORTASUN JASANGARRIA

Atzo, aretoan Agenda 21eko ekitaldia izan genuen, bertan mugikortasu jasangarriaren inguruko proposamenak entzun eta ikusi genituen. Abesti baten antzerkia eta bi ikaslek egindako bi ipuin esanguratsu entzun ahal izan genituen.


Ekitaldiari hasiera emateko "maite geure bazterrak " abestia abestu genuen. Lan hau errazteko pantaila handia abestiaren letra jarri ziguten.




Danok adi-adi eserita ekitaldia ikusten.




Gure gelako partaidea Josu izan zen, berak aipatu zizkigun soluzio batzuk mugikortasun jasangarria lortzeko.





Macacoren abestia"mugi"antzezten.




Nagusiagoak idatzitako ipuina pantaila handia. Ipuinak idatzi zituzten umeek irakurri zizkiguten eta guk pantaila handian irakurketa jarraitzeko aukera izan genuen.




 
Andereño Arantzak eskerrak eman zizkigun oso adi egon ginelako.

 


Ea orain martxan jartzen ditugun eman zizkiguten aholkuak.