2012/01/12

GAUR BE EUSKARAZ !

Joan zen urtean bezala opor bueltako eguna euskarari eskaintzen diogu. Goizean abesti, ipuin, marrazki eta pila bat ekintza burutzen ditugu. Arratsaldez, lasaiago, ziklo bakoitzak pelikula bat ikusten dugu. Primeran pasatzen dugu! Dagoeneko, denak prest gaude, hurrengo egunean, lanean gogor hasteko. Hemen duzue joan zen astelehenekoa.
Hemen musika tailerrean gaude;  karaokekoak  abesten, margotzen...



Ondoren, liburutegi tailerra dugu, ipuinak entzun, kontuak esan, gauza berriak era ezberdin batera ikasi...



Irteeran, ipuinean agertzen zen oliaorekin eskua igurtzi digute.



Hamaiketakoa jateko ordua da zeren ondoren, 6. mailako ikasleek lagunduta, jolasak ditugu


















 















 

Bazkaltzeko ordua. Eguna bukatzeko, pelikula bat ikusi, horri buruzko marrazkitxo bat egin eta etxera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario