2015/10/30

ARRIKRUTZ- era IRTEERA


Badakizue zer den Anek eskuetan duena? otartekoa dirudi, ezta? Estalagmita bat erditik moztuta da. 
Tigre bat ere ikusi genuen, baina ez zen benetakoa, a ze sustoa!!!!
estalaktita pila bat ikusi genituen. 
kobazuloan sartu aurretik lehen gizakiari buruz hitz egin genuen, nola jazten ziren, nola ehizatzen zuten...
Harri eta mineral batzuk eskuetan izan genituen.  Batzuk mineral bakarrez osatuta zeuden . Beste batziuk nahastuta.
Leirek azaldu zigun, garai batean kobazuloak nola aztertzen zituzten.
 Duela miloika urte animali batzuk kobazuloetan bizi ziren: mamutak,( 4 metro neurtzen zuten ), hartza, oreina, tigrea...

Bukatzeko, Arantzazura joan ginen. Jorge Oteizak egindako 14 apostoluen aurrean argazkia atera genuen. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario